Eskoramendu Bereziak

FOMENTO DE CONSTRUCCIONES TAFALLA-k eskoratze eta hondeaketa lan handiak egin ditu hiriguneetan, egiteko oso zailak zirenak, hala nola, Iruñeko, Tafallako eta Lizarrako Alde Zaharra, eta Kataluniako hainbat lan.

Erabiltzen dugun sistema oso segurua eta garbia da, gure sistema Press Box motako eskoratze makinan oinarritzen baita, barneratze sistema hidraulikoarekin, eta horrekin bibrazio eta zarata mota guztiak saihesten ditugu. Lanaren gehienezko zabalera 6,50 m-koa da eta gehienez 5,50 m-ko sakonera du, eta sakonago izatera ere irits daiteke.

PRESSBOX ESKORATZAILE HIDRAULIKOA

Zeharkako garraioak, eraikin kontzentrazio handia, trafiko trinkoa, ohiko arazoak dira hiriguneetan eraiki beharreko lubakietan. Hainbat hirigune historikotako alde zaharrean, aurrekoei espazio eskasia, eta larriagoa dena, zimendurik eza edo eskasia gehitu behar zaizkie.

Baina horiek guztiak Pressbox eskoratzaile hidraulikoak konpondu ditu: arazorik larrienak konpontzen dituen makina. Baldintza guztietan erabiltzea gomendatzen da, batez ere zailenetan.

Pressbox entibatzaile hidraulikoaren funtzionamendu printzipioa oso sinplea da: eragite hidraulikoak astinaldi, kolpe eta bibraziorik batere gabeko funtzionamendua bermatzen du. Talde hidraulikoak makinaren armazoi handiaren gainean kokatuta daude.

irudia haunditu irudia haunditu irudia haunditu irudia haunditu
Sakatu irudiaren gainean handituta ikusteko.
FOMENTO DE CONSTRUCCIONES TAFALLA S.L.L.
Artajona kalea 11 zenb. behea · 31300 Tafalla · NAFARROA
T. 948 704 202
F. 948 704 203